“JUAN MARI DAÑOBEITIAREN OROIMENEZ” LEZAMAKO ESKUALDE TXAPELKETA

Gaur jakingo dugu nortzuk diren finalista guztiak

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 11a, 12:55

Gaur jokatuko dira Lezamako frontoian azken finalerdiak. Batetik, lehenengo mailakoa: Espinalek ezingo du azkenean jokatu, min hartu duelako. Bere ordez, Lerena errioxarra arituko da Alduntzin huartearrekin batera, Labaka eta Albeniz tolosarren kontra. Nagusitzen den bikotea Julen Alberdi eta Martxel Iztueta tolosarren aurka arituko da finalean. Bestetik, gazte mailako bigarren finalerdian, Egiguren eta Labaka azpeitiarrek Irribarria lazkaotarraren eta Eskuza aretarraren kontra jokatuko dute. Irabazleek Ituarte eta Bernaola izango dituzte arerio finalean. Kategoria bietako finalak datorren barikuan izango dira, otsailaren 18an, 19:00etatik aurrera.