Argiak aldatu dituzte Lezaman

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 28a, 13:21

Lezamako Udalak jakinarazi duenez, hainbat lekutako argiak aldatu dituzte eta haien ordez LED argiak ipini dituzte. Besteak beste, leku hauetan aldatu dituzte argiak: zenbait landa-eremutan, farmaziaren inguruan eta Kurtzeko tren-geltokian. Frontoiaren atzeko parkingean eta Lezamako tren-geltokiko parkingean ere jarri dituzte argi berriak, eta, hortaz, argiztapena hobetuz eta energia aurrezteaz gainera, herriko bi puntu beltz ere kendu dituzte.

Udalak azaldu duen moduan, ingurumena zaintzearen aldeko apustu irmoari eusten dio eta, horretarako, energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murriztea ahalbidetzen dituen ekintzak egingo ditu. Lanetan 36.585,74 euro ipini dituzte eta diru-kopuru hori Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu du oso-osorik, dirulaguntza baten bidez.      

“Udalak garrantzi berezia ematen dio inguruena zaintzeari eta helburua izan da kaleko argiak zaintzea. Energia aurreztea ez ezik epe luzera gastu ekonomikoa murriztea ere ekarriko du LED sistemak. Bestalde, gure lehentasunetako beste bat da udalerriko puntu beltzak kentzen jarraitzea”.