Batukada-tailerrak Lezaman

Aikor aldizkaria 2022ko api. 12a, 10:23

Silvia Palumbo kantautore argentinarraren eskutik, batukada-tailerra izango da Lezaman apirilaren 30ean eta maiatzaren 2an eta 4an. Tailerra Moreak talde feministak eta udalak antolatu dute eta berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi behar da izena emateko. Saioak Uribarri Topalekuan egingo dira: apirilaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 16:00etara, eta maiatzaren 2an eta 4an, 18:30etik 20:30era.