Maiatzaren 8an XCO lasterketa egingo da Lezaman

Aikor aldizkaria 2022ko api. 22a, 11:39

Lezamako Txirrindulari Kirol Elkarteak (Zorribike) XCO lasterketa antolatu du hirugarren aldiz, maiatzaren 8rako. Lasterketan mendi-bizikletak arituko dira eta Lezamako saioa Euskal Herriko XCO egutegiaren barruan dago; Txorierriz gainera, bederatzi herritan egiten dira lasterketak: Erandion, Bilbon, Balmasedan, Gorlizen, Amurrion…

Lasterketan parte hartzeko epea aurreko astelehenean bukatuko da, hau da, maiatzaren 2an. Kadete mailatik aurrera, lizentzia duen edozein txirrindularik hartu ahal du parte lasterketan. Lezamako zirkuitua oraindik zehaztu barik egon arren, kirolariek bospasei kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre.  

Lezamako saioa hiru txandatan egingo da. Lehenengoan, 9:15ean, kadete eta master 40, 50 eta 60 kategoriak abiatuko dira; bigarrenean, 10:45ean, master 30, gazte eta emakumezkoen elite eta gazte kategoriak; eta hirugarrenean, 12:45ean, elite eta 23 urte azpiko kategoriak.

 

Informazio gehiago:

zorribike@zorribike.com

https://greenseriesxco.com/