Sondikako, Loiuko, Derioko, Lezamako eta Zamudioko Udalek baterako prentsa-oharra kaleratu dute, pintadak gaitzesteko. “Beren egileak deskribatzen dituzte erabat, izan ere, Errusiako militarrek Ukrainan egiten ari diren inbasioan erabiltzen dute grafia hori”, idatzi dute. “Egintza bandaliko hori irmoki arbuiatu eta gaitzesten dugu. Bakearekiko eta giza eskubideekiko konpromiso sendoa dugu, baita Ukrainako herriarekiko lankidetza ere”.
Larrabetzuko Udalak ere arbuiatu ditu pintadak eta esan du konpromiso sendoa duela bakearekiko eta giza eskubideekiko. Era berean, Ukrainako zibilekin lankidetzan aritzeko konpromisoa adierazi du, “gerra guztietan gertatzen den moduan, haiek baitira ondorioak modu ankerrenean jasaten dituztenak”.
Derion ere pintadak
Bestalde, pintada horiek Derioko PSEko egoitzan ere egin zituzten duela egun batzuk. Esther Apraiz Derioko alkateak bere gizarte-sareetan gaitzetsi zituen pintadak. “Sentsibilitate falta izugarria adierazteaz gain, demokraziaren aurkako eraso onartezina da. Horrelako jarduerak sobera daude Derion, Euskadin eta munduan. Pintadak gaitzesten ditut eta elkartasuna adierazten diet Derioko PSEri eta Ukrainako herriari”, idatzi zuen.