Dirulaguntzak, 2021n Txorierriko kiroldegietako erabiltzaile izan diren lezamarrentzat

Aikor aldizkaria 2022ko api. 27a, 10:19

Lezamako Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 2tik 31ra zabalik egongo da Txorierriko kiroldegietako erabiltzaile direnentzako dirulaguntza eskatzeko epea. Dirulaguntza eskatu ahalko dute 2021n Txorierriko edozein herritako kiroldegian izena emanda zuten lezamarrek. Eskariak udaletxean bertan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago hemen.