Uriarte eta Perez, Bizkaia Cupeko txapeldunak

a: Nexis 2022ko mai. 2a, 12:17

Zapatuan, apirilak 30, Bizkaia Cupeko finala izan zen Abadiñon. Lezamako Pilota Klubeko Aiala Uriarte Gordon eta Uxue Perez Millan bertan gailendu ziren, Eskuz Binaka Emakumezkoak B kategorian, Gernikako Arkupeko pilotariei 22 eta 9 irabazita. Lezamarrek alde handia atera arren, partida gogorra izan zen, hark ia ordubete iraun zuen eta.