Barikuan, maiatzak 20, Bizkaia Cup txapelketaren finala jokatu zen Lemoako pilotalekuan, eta Lezamako Pilota Klubak irabazi zuen nagusien B mailan. Adrian Uriartek eta Iker Bilbaok 22 eta 8 irabazi zieten Upo Mendiko pilotariei (Zaratamo). Lezamakoak hasiera-hasieratik nagusitu ziren eta joko ezin hobea erakutsi zuten. Bestalde, aipatu beharra dago 16 urte izan arren –kadete kategoria dagokio– Uriarte gazte eta senior kategorietan ibili dela klubaren beharrak direla eta.