Bihar Herriarteko Txapelketaren finalerdia jokatuko da Lezaman

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 9a, 10:34

Lezamako pilotazaleek egun polita biziko dute bihar, ekainak 9. Batetik, 19:30etik aurrera, Lezamak Zeanuriren kontra jokatuko du Bizkaiko Herriarteko Txapelketaren finalerdia. Eta bestetik, Lezamako klubeko txapelketaren final ere egingo dira frontoian 16:15etik aurrera. Jaialdia bukatzen denean kopaua eskainiko da.

Hau da finalen egitaraua:

16:15, hasiberriak C: Urtats Domingo–Markel Bilbao

16:30, hasiberriak B: Markel Larrañaga–Ibai Mendiguren

16:45, hasiberriak A: Aratz Hormaetxe–Oinatz Sagastigordia

Sari banaketa

17:00, umeak B: Harriet Aketxe–Iker Navero

17:15, umeak A: Gorka Gutiérrez–Ivan Liebana

17:30, gaztetxoak: Aitor Rodríguez–Eñaut Marina

17:45, nagusiak: Rubén Azkona–Izei Saratxu

Sari banaketa

19:30: Bizkaiko Herriarteko finalerdia