Isa Duque da Psico Woman. Youtuber eta instagramer moduan ezaguna den arren, Duque psikoterapeuta da, eta nerabezaroan aditua. Sexologiari eta generoari lotutako heziketa ere badu. Psiko Womanek hurrengo hitzaldi hau egingo du bihar, ekainak 22, Lezaman: “Generación Z: retos y oportuidades. Como acompañar a las adolescencias de hoy”. Helduentzako hitzaldia da eta 19:00etan izango da Uribarri topalekuan. Lezamako Udalak, Moreak talde feministak eta Berdintasun Sailak antolatutako ekintza da.