Lezamak Bizkaiko Herriarteko Pilota Txapelketaren finala jokatuko du domekan

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 21a, 13:54

Lezamako Pilota Kluba garai onean dabil, eta aurten ere jokatuko du Bizkaiko Herriarteko Pilota Txapelketaren finala. Lezamarrek iazko arerioaren kontra jokatuko dute, Markina, eta finala Zaldibarren izango da domekan, 17:00etan. Bizkaiko Federazioak partidak emango ditu Facebooken bidez, eta TeleBilbaok, telebistaz.

Hauek dira Lezamako pilotariak: kadete mailan, Aiala eta Adrian Uriarte; gazte mailan, Bittor Iruretagoiena eta Aimar Busquet; eta senior mailan, Oier Hormaetxe eta Edorta Bilbao. “Iazko talde antzeko bat dugu eta itxaropentsu gabiltza. Hala ere, Oier Hormaetxek min hartu du klabikulan eta ziur asko ezin izango du jokatu. Oier jokalari garrantzitsua da eta berak jokatuko ez duenez, Markina da faboritoa”, esan dute Lezamako Pilota Klubaren arduradunek. “Bi urte jarraian heldu gara finala eta poz-pozik gabiltza”.

Finalerdian, lezamarrek Zeanuri hartu zuten mendean. 2 eta 1 irabazi zuten Lezaman; eta 3 eta 0, Arratian. Iaz, Lezama Bizkaiko txapelketaren finalista ere izan zen, noren kontra eta Markinaren kontra, hain zuzen ere. 2021ean, lezamarrek Bizkaiko txapela jantzi zuten.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).