Karmele Mitxelena, Mikel Zarate sariaren irabazle

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 29a, 12:51

Karmele Mitxelena Etxebestek idatzitako Marrubizko uda nobelak irabazi du 2022ko Mikel Zarate haur-literatura saria. Nobelan, uda kanpin batean pasatzen duen familia baten xelebrekeriak kontatzen ditu, umorez eta ironiaz. Lezamako Udalak ematen duen 3.000 euroko saria jasoko du Mitxelenak; Elkar argitaletxeak, bestalde, kaleratuko du lana.

Guztira dozena bat lan aurkeztu dira lehiaketara, eta haien artean Karmele Mitxelenak idatzitakoa aukeratu du epaimahaiak. Hori hauek osatu dute: Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute Mikel Zarate saria, euskal kulturaren sortzaile eta bultzagile lezamarraren omenez. Aurtengoa 12. edizioa izan da.

Karmele Mitxelena Etxebeste Oiartzunen jaio zen 1988an. Irakasletza eta Haur Hezkuntzako gradua ikasi zuen eta gaur egun irakasle dabil. Horrezaz gainera, hainbat sari irabazi ditu bai bertsolaritzan (bertso idatzietan batik bat), bai narratiban. 2019an Erakusleihoan album ilustratua argitaratu zuen (Peru Abarka saria).  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).