Dena prest Goitioltzako jaiez gozatzeko

a: Gaizka Peñafiel 2022ko uzt. 6a, 13:07

Goitioltzara ere itzuliko dira jaiak. Hango jai-batzordeak egitarau zabala prestatu du lezamarrek goza dezaten. Txupinazoa barikuan, uztailak 8, botako dute eta handik aurrera ekintzaz betetako asteburua izango dira Lezamako auzoan.

Uztailak 8, barikua

18:00 Txupinazoa eta jaien hasiera dultzaineroak alaitua.

18:00 Umeentzako puzgarriak.

21:00 Burrunbadie batukada.

21:30 Xaiborren emanaldia.

23:30 Dj Garraxi.

 

Uztailak 9, zapatua

10:00 Mahaiak eta aulkiak banatzea.

10:00 Ume eta gazteentzako zirkuitua, Zorribikek antolatua.

12:00 Kurutze dantza-taldearen saioa.

13:00 Paella Txapelketan izena ematea.

14:00 Paellak aurkeztea. Ondoren, sariak ematea.

17:00 Umeentzako ur-puzgarriak.

19:00 Taberna Ibiltaria.

22:00 Dj Bull.

 

Uztailak 10, domeka

13:00 Txakolina dastatzea, bertsoz jantzita. Bertsolaria: Arkaitz Estiballes.