Atzo, uztailak 10, Karmenetako txapelketaren pilota-finalak izan ziren Zornotzan, eta Lezamako Pilota Klubeko Adrián Uriarte Gordon txapelduna izan zen bertan, gazte mailan. Uriartek Aritz Ziarsolo (Adiskide Pilota Elkartea) izan zuen bikotekide, eta 22 eta 7 irabazi zieten David Alonsori eta Ibai Arroitajauregi (Amorebieta).