Irailaren lehenengo bi asteburuetan, Andra Mari jaiak ospatuko dituzte Lezaman. Bertako udalaren, Moreak talde feministaren eta Berdintasun Arloaren ekimena dela, boluntarioen bila dabiltza brigada feminista osatzeko boluntarioen bila dabiltza, jaietan gertatu daitezkeen erasoen aurrean babesa eta laguntza emateko. Boluntarioek 18 urtetik gorakoak izan behar dute, eta txandetan ibiliko dira irailaren 2an, 3an eta 9an, 22:00etatik 06:00etara. Izena ematea abuztuaren 15a baino lehen egin behar da berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita, edo 688 654 649 telefono-zenbakira whatsappa bidalita. Jende nahikorik izanez gero, prestakuntza-saioa egingo da.