Lezamako gaztelekua datorren barikuan irekiko da

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 22a, 10:29

Lezamako Udalak iragarri du herriko gaztelekua irailaren 30ean irekiko dela. Udalak Instagram gizarte sarean esan duenez, Udaletxeko sotoetan lanak egin dira eta horregatik, gaztelekuko irekiera astebete atzeratu da. Udalak urteko egutegia ere plazaratu du Instagramen.

Gaztelekua urritik ekainera bitartean egongo da irekita, barikuetan, zapatuetan eta domeketan. Barikuetan eta zapatuetan hau izango da ordutegia: 18:00etatik 22:00etara; eta domeketan, 17:30etik 20:30era. Hala ere, jai egunetan ez da zerbitzurik eskainiko: urriaren 12an, azaroaren 1ean, abenduaren 6an, 8an, 24an, 25ean eta 31n, urtarrilaren 1ean eta 6an eta maiatzaren 1ean. Gainera, Aste Santuan eta Gabonetan gaztelekua aste egunetan ere zabalduko da 18:00etatik 22:00etara, jaiegunetan izan ezik, apirilaren 6an, 7an eta 10ean. Udari begira, gaztelekua ekainaren 18an itxiko da berriro.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).