Udaletxeko etxabeetan erabilera anitzeko lau areto atondu ditu Lezamako Udalak

Aikor aldizkaria 2022ko urr. 7a, 09:07

Aretoak doan erabili ahalko dituzte herritarrek eta elkarteek, eta bertan, besteak beste, udal-ikastaroak ere antolatu ahalko dira. Lezamako Udalak guztira 270.043 euro ipini ditu aretoak atontzeko lanetan, eta 105.316 euroko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailetik.

Aretoek instalazio eta zerbitzu berriak dituzte, hala nola egokitutako komunak, berogailua eta wifia. Bestalde, bi modu daude hara sartzeko: udaletxearen ezkerraldean dauden eskaileretatik edo, benetako beharra izanez gero, Kultura Etxean dagoen igogailutik.   

Aretoetako bat hiru urtera arteko umeek erabiltzeko da. Begiralerik gabeko eta erabilera libreko gunea da, eta familia bakoitzeko heldu bat sartu daiteke umeei laguntzeko. Gela astelehenetik barikura, 16:00etatik 19:00etara, erabili ahalko da; eta asteburuetan eta jaiegunetan, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Familia bakoitzeko giltza bat emango da. Hori udaletxean eskatu beharko da, eta 3,5 euro ordaindu. Aretoak erabili nahi dituzten pertsonek eta elkarteek, berriz, idatzizko erreserba egin beharko dute udal-bulegoetan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).