Gau Beltza ospatuko dute Lezaman

Aikor aldizkaria 2022ko urriaren 21a

Urte batzuk dira Txorierriko zenbait herritan Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatzen dela. Aurten, Zorrizketan euskara elkartearen eta udalaren eskutik, Lezaman ere ospatuko da urriaren 31n. Arratsaldeko 6etan prestaketa-lanei ekingo diete plazan, eta 19:00etik aurrera ginkana egongo da herrian zehar. Gaua amaitzeko, nork bere beldurrak erreko ditu, eta sariak banatuko dira. Bestalde, astelehenean, hilak 24, Gau Beltza ospatzeko prestatze-lanak hasiko dituzte, besteak beste, ludotekan eta gaztegunean. Karetak, mozorroak eta kalabazak egingo dituzte.