Ziklo-kros zirkuitua Lezaman

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 18a, 10:02

Zorribike elkarteak antolatuta, domekan, azaroak 20. Ziklo-kros zirkuitua egingo da 12. aldiz Lezaman. Orotara zazpi lasterketa egingo dira kategorien arabera: masterrak, 09:30ean; kadeteak, 10:30ean; juniorrak eta emakumeen opena, 11:15ean; infantilak “Txiki Kopa”, 12:30ean; kimuak “Txiki Kopa”, 13:00etan; eta gizonen opena, 13:30ean. Lezamako Udalak, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioak babestutako ekintza da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).