Horrela, eta gaur Euskaraldia amaitzen dela baliatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketari lotutako ekitaldia egingo da 19:15ean, frontoian, eta 20:30ean Neomak taldearen musika-ikuskizuna izango da. Bihar, 10:30etik aurrera erraldoiek girotutako diana eta euskal jaia egingo dira, eta arratsaldean, 18:00etan, euskal dj-a izango da, familiak dantzatu daitezen. Barrexerka taldearen eskutik, gazteentzako umorezko saioa egongo da 19:00etan, eta egunari amaiera bikaina emateko, Zirikinik Bez taldearen erromeria, 21:00etik aurrera.