Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak umeentzako bi ikuskizun antolatu ditu Gabonetarako. Abenduaren 26an, Zurrunka antzerki taldearen Aioko lana gozatu ahalko dute umeek, eta abenduaren 29an Ganbarako ipuinak kontatuko ditu Odei Arregi ipuin kontalariak. Ikuskizun biak 18:30ean izango dira Kultura Aretoan.