Zapatuan pumptrack pista inauguratuko dute Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko urtarrilaren 4a

Lezamako Udalak pumptrack pista egin du frontoiaren atzeko aparkalekuaren ondoan, eta, jakinarazi duen moduan, hura zapatuan, urtarrilak 7, inauguratuko da. Inaugurazio-ekitaldia Zorribike KT elkartearekin batera antolatu du udalak, eta 11:30ean hasiko da. “Udalak herria eta herritarren bizi-kalitatea hobetzearen aldeko ekintzekin jarraitzen du, kasu honetan aisialdirako aukera berri bat eskainita”, adierazi dute prentsa-ohar batean. Pistaren eraikitze-lanetan 118.580 euro jarri ditu udalak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 50.893 euroko dirulaguntza eman dio horretarako.