Bestetik, gazte mailan, Apezetxea goizuetarrak eta Peñalver lizarratarrak lortu zuten garaipena, 22 eta 4, Balerdiren eta Telleriaren kontra. Apezetxea jaun eta jabe ibili zen partidan; baita Peñalver ere, hau da, ez zieten arerioei irabazteko aukerarik eman, eta argi eta garbi adierazi zuten txapelketa irabazteko hautagai nagusietakoak direla.