Gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 orrialde idatzi beharko dira, makinako moldez, DIN-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita. Hiru ale bidali beharko dira gutunazal baten barruan. Kanpoaldean idazlanaren izenburua idatziko da, eta gutunazal horren barruan beste gutunazal itxi bat sartu beharko da, eta bertan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa adierazi eta nortasun-agiriaren fotokopia sartu. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria, Aretxalde 1, 48196 Lezama.
Epaimahaia osatuko dute Leire Bilbao, Xabier Mendiguren eta Maribel Aiertza idazleek. Sari bakarra emango da, 3.000 eurokoa, eta epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego, ez litzateke saririk emango. Eleberri edo ipuin saritua Elkar argitaletxeak argitaratuko du saria jakinarazi eta handik sei hilabetera, marrazkiz hornituta. Lanaren jabea idazlea izango da eta egile-eskubideak ordainduko dizkiote.
Argitaletxea saria irabazi ez duten egileekin jarri ahalko da harremanetan; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak diona beteko da, eta baztertutako idazlanen kopiak suntsitu. Argibide gehiagorako: liburutegia@lezama.org edo 944 556 126 (Lezamako Udala) eta liburuak@elkar.eus edo 943 310 257 (Elkar argitaletxea).