Zubizarreta eta Cuairan arazo barik nagusitu ziren Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 30a, 09:59

Barikuan, urtarrilak 27, Lezamako Eskualde Txapelketaren final-laurdenetako hirugarren saioa egin zen. Lehen mailan, Zubizarreta (Lazkao) eta Cuairan (Erreka) arazo barik nagusitu ziren Ojuelen (Hernani) eta Arangurenen (Errenteria) kontra, 22 eta 3 irabazi zien eta. Azpimarratu beharra dago Zubizarretak tantuetako asko egin zituela. Bestalde, promesa mailako partida oso parekatua izan zen. Azkenean, Iglesiasek (Zaratamo) eta Garañok (Ultzama) 22 eta 18 irabazi zioten Larari (Errioxa) eta Bernaolari (Munitibar).     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).