Zozketei esker batutako dirua beharrizana duten familientzat eman du Lezamako Gurasoen Elkarteak

a: Lezamako Udala 2023ko urt. 30a, 11:43

Aurreko ikasturtean bezala, abenduan Lezamako Gurasoen Elkarteak elikagaiak batu zituen, gero abenduaren 23an saski bat zozketatzeko. Oso parte-hartze handia izan zen eta, saski bat zozketatu beharrean, hiru saski zozketatu zituen. Gainera, BBK Fundazioak Guggenheim museorako emandako lau sarrera eta Bilbao Basket-Real Madril partidurako emandako beste lau sarrera ere zozketatu zituzten. Zozketetan parte hartzeko txartelak euro batean ipini zituzten salgai eta orotara 334 euro batu zituzten. Herrian martxan ipinitako elkartasun-kanpainarekin bat egin, eta batutako dirua beharrizana duten familientzat eman du.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).