`Cinco lobitos´ zineforuma Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 1a, 09:53

Asteazkenean, otsailak 3, Cinco lobitos pelikula ikusteko aukera egongo da Lezamako Kultur Aretoan. Pelikula 18:30ean izango da eta zireforuma egingo da. Pelikula Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendu du eta bertan hausnarketa egiten du amatasunari eta familia-harremanei buruz.

Filmak oso harrera ona izan du zine-aretoetan, eta hainbat sari jaso ditu: esaterako, Espainiako filmik onena, Malagako Zine Jaialdian, eta gidoirik onena. Gainera, Feroz sarietan Laia Costak aktore protagonistari saria jaso du; Susi Sanchezek, banaketa-aktoreari saria; eta Rioz de Azuak gidoirik onenari saria. Filmak 11 izendapen jaso ditu Goya sarietarako. Zineforuma antolatu dute Lezamako Udalak, Moreak elkarte feministak eta Berdintasun Arloak.