Done Jakue Bideko Ostatu Emaileen Elkarteak 3.000 euro eman ditu beharrizana duten Lezamako familientzat

a: Bizkaiko Done Jakue Bideko Ostatu Emaileen Elkartea 2023ko otsailaren 3a

Bizkaiko Done Jakue Bideko Ostatu Emaileen Elkarteak kudeatzen du Lezamako erromesentzako aterpea. Hori ekainaren 1etik irailaren 30era egon zen zabalik iaz. Erromesek egindako diru-ekarpenak batuta, elkarteak 3.000 euro eman dizkio Lezamako Udalari. Udalak jakinarazi duenez, dirua Larrialdietako Gizarte Laguntzetara bideratuko da eta behar handiena duten herriko familien artean banatuko da.