Lezamako Inauteriak

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 9a, 11:08

Lezamako Udalak otsailaren 18an ospatuko ditu Inauteriak. Horretarako, hainbat ekintza egingo ditu arratsaldean, frontoian. Udalak herritarrak hurbiltzera eta parte hartzera animatu ditu.

17:30etik 19:30era bitartean, photocall-a atonduko da, nor bere mozorroaren argazkia betiko gordetzeko. Era berean, 17:30ean, bi tailer egingo dira: bata, mozorroak egiteko; eta bestea, makillajea lantzeko. Ostean, 19:00etan, musika eta dantza egongo dira. Azkenik, gauean jaia luzatuko da eta 23:30etik 2:00etara bitartean, Dj Eraso eta Dj Munza arituko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).