Sortzetiko kardiopatiak dituzten helduen elkartea da Acceso, Estatua sortu den lehena. Barikuan, apirilak 14, bere kideek hitzaldia egingo dute Lezamako Kultur Aretoan, euren esperientziez eta eguneroko zailtasunez berba egiteko. Hitzaldia 19:00etatik 21:30era izango da eta bertan zenbait kidek hartuko dute parte; haien artean, sortzetiko kardiopatia duen eta elkartearen kidea den mediku bat izango da. Bihotzez Euskadiko elkartearen sortzailearen testigantza entzuteko aukera ere egongo da. Bestalde, Acceso elkartearen kideek idatzitako liburuak ere aurkeztuko dira.