Zaintzari buruzko azterlana egiten dabiltza Lezaman

a: Kristina Paukshtite (Pexels) 2023ko apirilaren 24a

Berdintasun Kontseilutik sustatuta, Lezamako Udala lana, bizitza eta familia bateragarri egiteko zaintzari eta erantzunkidetasunari buruzko azterlana egiten dabil, Moreak talde feministaren elkarlanean. Egitasmoaren helburua da herrian zaintza-lanen errealitatea ezagutzea: zaintza-beharrak, ezaugarriak, azken urteetan izandako aldaketak… “Horrela, zaintza-egoeren aniztasunari erantzungo dioten politika publiko erantzunkideak egin ahal izango dira” azaldu dute. Egitasmoan parte nahi duenak galdetegi honi erantzun ahal dio.