Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan, XSakara rap-abeslariak musika-emanaldia egingo du barikuan, apirilak 28, Oxangoiti tabernan, Lezaman. Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta hara hurbiltzen duenak aukera izango du Bermeoko rap-abeslarien musikaz gozatzeko. XSakarak album bat du plazaratuta: Ilargiaren semea 1619; eta bi EP: Bihotzarentzako Pilulak eta Lurrikarak.