Dirulaguntzak Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 2a, 11:47

Lezamako Udalak dirulaguntza emango du ordaintzen laguntzeko, alde batetik, putzu-septikoen garbiketa, eta bestetik, Txorierriko gainerako herrietako kiroldegien erabiltzaile diren lezamarrei abonuak. Dirulaguntzak 2022an egindako gastuen kontuan hartuta emango dira. Eskaerak gaurtik, maiatzak 2, maiatzaren 31ra arte aurkeztu daitezke. Putzu septikoei lotutako dirulaguntzen gaineko informazio gehiago, hemen; eta kirolaren dirulaguntzei buruz, hemen.