Uda txikia ekainaren 26tik uztailaren 21era egingo da. Hirurehun lagunentzako tokia eskainiko da programa osorako, eta izen ematea asteko egin daiteke. Uda gaztea, bestalde, ekainaren 26tik uztailaren 14ra izango da; 36 lagunentzako tokia egongo da eta izena ematea hiru asteetarako egin beharko da, modalitate bakarra izango da eta. Gaztetxoek sei irteera egingo dituzte: Gorlizeko uretako puzgarrietara, scape room batera eta Hontza abentura-parkera, haietako batzuk aipatzearren.
Lezaman erroldatuek lehentasuna izango dute, baina leku librerik egonez gero, herrian erroldatuta ez daudenen eskaerak onartuko dira. Nolanahi ere, programa bietan leku baino eskera gehiago izanez gero, zozketa egingo da ekainaren lehenengo hamabostaldian. Azkenik, informazio-bilera egingo da ekainaren 16an, 19:00etan, Kultura Aretoan. Informazio gehiagorako, jo daiteke udal-liburutegira, udal-webgunera (www.lezama.eus) eta gizarte-sareetara.