Lezamako HAPOaren Parte Hartze Plana

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 22a, 09:05

Lezaman, saio batzuk egingo dira maiatzean, ekainean eta uztailean, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren harira (HAPO). Lehenengo fasea da diagnostikoaren parte-hartzea, eta horren lehen saioa maiatzaren 30ean, 19:00etan, izango da Kultur Aretoan. Formakuntza- eta informazio-hitzaldia izango da eta bertan azalduko da HAPO zer den eta zertarako eta norentzat egiten den.

Bestalde, ekainaren 7an, 16:30etik 20:00etara, parte hartzeko karpa ipiniko da Herriko Plazan, eta ekainaren 20an, 18:30ean, Kultur Aretoan parte hartzeko jardunaldi hau egongo da: Espazio publikoa, ingurumena, mugikortasuna, etxebizitza eta ekipamendu publikoak. Azkenik, uztailaren 4an, 18:30ean, hirigintza inklusiboaren tailerra egingo da Kultur Aretoan: Kaleek generoa daukate.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).