Herrian LED argiztapen-sistema zabaltzen jarraitzen du Lezamako Udalak

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 24a, 12:58

Lezamako Udalak jakinarazi duenez, ingurumenarekiko eta herritarrekiko konpromisoa berretsi du, eta udalerrian LED argiak ipintzen jarraitzen du. Horrela, Aretxalde eta Garaioltza auzoetan LED argiak ipini dira, eta 95.318,12 euroko inbertsioa egin da horretarako; % 80 (75.254,50 euro) Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak finantzatu du. “Kaleko argiztapenaren kalitatea hobetzeaz gain, LED sistemak eraginkortasun energetikoa optimizatzen du”, azaldu dute.  

Zehatz-mehatz, Aretxalde auzoan, LED argiak ipini dira tren geltokitik Motrueta baserriraino, eta Larretxe baserritik Bidarteraino. Bestalde, Garaioltza auzoan ipini dira 1. Bizitegi Sektorean, Mikel Zarate plazaren eta Irubideko bidegurutzearen arteko eremuan, eta 123. eta 130. Zenbakien arteko tartean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).