Elorritxuetako errepidea zabalik

a: Lezamako Udala 2023ko maiatzaren 25a

Lezamako Udalak jakinarazi duenez, Elorritxuetako (Vivero) errepidea asfaltatzeko lanak amaitu dira eta errepidea zabalik dago trafikorako. “Epe laburrean bideak dituen markak ere margoztuko dira”, idatzi dute gizarte-sareetan. Frantziako Tourreko etapa bat handik pasatuko da uztailaren 1ean, eta Lezamako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmena sinatu zuten errepidea konpontzeko. Aldundiak 693.185,36 euro ipini ditu bertan asfaltatze- eta margotze-lanak egiteko.