Asier Dañobeitia sommelierrak aurtengo txakolinaren ezaugarriak eta bikaintasuna goratzeko ardura izan zuen, eta ekitaldia Pedro Mari Goikoetxeak zuzendu zuen. Beste batzuen artean, Ekidazu abesbatzak, Kurutze dantza taldeak eta Arkaitz Estiballes bertsolariek parte hartu zuten goizean antolatutako ekintzetan. Era berean, Broken Izotz taldeak kontzertua egin zen eta umeentzako ekintzak izan ziren. Giro polita izan zen eta Lezamara hurbildutakoak gozatu ahal izan ziren herriko txakolinaz, baserriko produktuaz eta eguraldiaz.