Goitioltzako jaiak ate joka dituzte Lezaman

a: Goitioltzako jai-batzordea 2023ko eka. 30a, 13:38

Goitioltzako jai-batzordeak prest du aurtengo jai-egitaraua, eta dagoeneko jakinarazi ditu Lezamako auzoan uztailaren 7tik 9ra bitartean izango diren ekintzak: musika-saioak, puzgarriak, bertsolariak… Bestalde, gogora ekarri dutenez, paellen lehiaketa zapatuan, uztailak 8, izango da. Mahai bat eta sei aulki hartzeak 12 euro balioko ditu, eta erreserbak egiteko, 660 514 230 edo 659 624 744 telefono-zenbakietara deitu behar da; azken eguna uztailaren 5a izango da.

Uztailak 7, barikua

18:00 Txupinazoa eta jaien hasiera, dultzaineroek alaituta.

18:00 Umeentzako puzgarriak.

21:30 Xaibor.

23:30 Dj USB.

Uztailak 8, zapatua

10:00 Mahai eta aulkiak banatzea.

10:30 Zorribikek antolatutako ume eta gazteentzako zirkuitoa.

12:00 Kurutze dantza-taldearen emanaldia.

13:00 Paella lehiaketan izena ematea.

14:00 Paellak aurkeztea eta sariak banatzea. 

17:00 Umeentzako ur-puzgarriak (eguraldiaren arabera).

17:30 Nagusientzako lehiaketa.

20:00 Taberna Ibiltaria.

22:30 Dj Ismeder.

Uztailak 9, domeka

13:00 Txakolina dastatzea bertsoz jantzita: Angel Mari Peñagarikano eta Arkaitz Estiballes.

Jaiak antolatzeko, hauen laguntza izan du Goitioltzako jai-batzordeak: Zorrizketan euskara elkartea, Zorribike, Kurutze dantza-taldea, Dultzaineroak eta Lezamako Udala.