Goitioltzako jaien egitarauaren baitan, bederatzi urtetik 15 urtera bitarteko krono-zirkuitoa antolatu du Zorribike Lezamako txirrindularitza taldeak. Saioa zapatuan, uztailak 8, egingo da eta 11:00etan hasiko da. Sariak 12:30ean banatuko dira. Nolanahi ere, krono-zirkuitoaren proba hasi baino lehen, 10:45ean hain zuzen ere, Zorribike Simal Factory MTB Teamek erakustaldiak egingo du; hura Lezamako kadeten eta jubenilen MTB taldea da.