Bukatu dira Goitioltzako txokoaren berritze-lanak, eta Lezamako Udalak ate irekien eguna antolatu du barikurako, uztailak 7, herritarrek txokoa bisitatu dezaten. Lekua 19:00etatik 20:00etara bisitatu ahalko da. Txokoan bi lokal atondu dira eta bakoitzean 36 lagunentzako lekua dago. Bestalde, txokoa erabiltzea arautzen duen ordenantza hemen kontsultatu daiteke.