Zapatuan, irailak 9, eta Andra Mari jaietako egitarauaren baitan, Bizkaiko Opena eta Pala Tour izango dira Lezamako udal-frontoian. Bizkaiko Openari dagokionez, hiru partida jokatuko dira 18:00etatik aurrera: E. Perez eta Uriarte II vs Urrutikoetxea eta Zarrabeitia (emakumeak); Uriarte I eta Astobieta vs Barandika eta Busket (gazteak) eta Aurtenetxe eta E. Bilbao vs Hormaetxe eta I. Bilbao. Bestalde, 20:00etan hasiko da pala-partida: Fusto eta Gordon ibiliko dira Maldonadoren eta del Rioren aurka.