Gainera, hurrengo telefono-zenbaki honetara ere deitu ahalko da, erasoaren berri emateko: 606 367 358. Pertsona batek telefono-zenbaki horretara egindako deiei erantzungo die gaur eta bihar, irailak 8 eta 9, 22:00etatik 07:00etara. Era berean, gaur eta bihar ere puntu morea ipiniko da Euskaldun Berria plazan, eta han informazioa eta laguntza jarriko da herritarren eskura, 22:00etatik 01:00etara. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren arreta espezializatuaren zerbitzuaren telefono zenbakira ere deitu ahalko da: 900 840 111 (24 ordu); eta komunikatzeko arazorik izanez gero, 600 123 112 telefono-zenbakira sms bat bidali. Jaietan eraso matxistarik izanez gero, Lezamako Udalak eta Moreak talde feministak adostutako protokoloa ipiniko da martxan, erasoari erantzuna emateko.
Lezamako brigada feministak 22 emakumek osatzen dute. Gertatu daitezkeen erasoen eta egoeren aurrean nola jokatu jakiteko, trebakuntza jaso dute Emagin elkartearen adituengandik. Moreak talde feminista pozik azaldu da, brigada feminista osatu delako. Gainera, azpimarratu dute kide gehienak emakume gazteak direla. “Presentzia izango dugu jaietan eta elkar babestuko dugu, eta autodefentsa feministaren bidetik defendatu”.
Jai-egitaraua
Irailak 8, barikua. Andra Mari Eguna
10:30-14:00 Umeen futbol-txapelketa, Bizia kirol-taldeak antolatua.
11:00 Deiadarra eta umeen kalejira, Lezamako Dultzaineroak taldeak girotua eta Umeentzat Lanean gurasoen elkartearen laguntzarekin.
12:00 Ume eta gazteentzako tailerrak, Umeentzat Lanean gurasoen elkarteak antolatua.
12:30 Meza.
18:30 Kuadrillen jaitsiera. Gaia: Hamarkadak.
19:30 Txupinazoa eta pregoia, Moreak talde feministaren eskutik. Ostean, Burrunbadie batukada-taldea.
20:15 Elektrokela elektrotxaranga.
22:30 Futbol-txapelketaren sariak banatzea.
23:00 Perro Loco.
00:30 Ben Yart.
02:00 Erromeria: Oinutsik.
04:00-06:30 Txosnako musika.
Irailak 9, zapatua
11:00 Deiadarra.
11:00 Lezamako I. Pumptrack Erronka, Zorribike txirrindularitza-elkarteak antolatua.
11:30-14:30 Puzgarriak, umeentzako ludoteka, eta ur-irristagailua.
12:30 Meza.
13:00 Kopaua eta bingoa, Adintsuen Elkartean.
15:00 Herri-bazkaria, karpan.
Ostean, bingo musikatua, Zorrizketan euskara-elkarteak antolatua.
17:30 Kuadrillen erronka.
18:00 Pilota-partidak, frontoian.
18:30 Euskal dantzen erakustaldia, Kurutze dantza-taldeak antolatua.
19:30 Abesbatzen emanaldia, elizan: Ekidazu eta Bilbotxeros.
20:00 Txosnak zabaltzea.
21:30 Kalejira: Arabiar Gauak.
23:00 Los Zopilotes Txirriaos.
02:30 HOFE X 4:40.
03:45 Rico Rosa Dj.
05:45-06:30 Txosnako musika.
Irailak 10, domeka. Bola Lekuko jaiak
11:30 Deiadarra.
12:00 Paella txapelketan izena ematea.
16:30 Mus-txapelketa (20 €, bikoteko).
17:00 Umeentzako jolasak.
18:00 Txokolatada, Bolaleku tabernaren eskutik.
19:30-22:00 Disko-festa.