Urriaren 13an eta 14an, Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako escape room-a egingo da Lezaman, Uribarri Topalekuan hain zuzen.
Hamabi urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzako ekintza da, eta parte-hartzaileek zazpi proba dibertigarri gainditu beharko dituzte; logika- eta azkartasun-probak izango dira, eta gazteek hainbat kontu ikasiko dituzte Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz, modu deigarrian eta berritzailean. Izen ematea Gaztegunen eta Gaztelekun egin behar da, edo lezamakogaztegunea@gmail.com.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).