Atrikipunk, Oxangoitin

a: Instagram Atrikipunk 2023ko urr. 26a, 11:14

“Azken Barikuak” kontzertu-sailaren baitan, Atrikipunk Gasteizko musika-taldeak bihar, urriak 27, kontzertua egingo du Lezaman, Oxangoiti tabernan hain zuzen ere. Taldeak “edozein motatako bertsio zoro alaiak” egiten ditu, eta 20.30etik aurrera euren erritmoz gozatu ahalko da Oxangoitin.