Talde mistoaren asanbladara deitu du gaurko Moreakek

Aikor aldizkaria 2023ko urr. 30a, 09:55

Euskal Herriko mugimendu feministak deituta, greba orokorra izango da azaroan 30ean. Zaintzen krisia erdigunera ekarriko dute berriro, eta hura gizarte osoaren erantzukizuna dela azpimarratu. Horren harira, Moreak Lezamako talde feministak talde mistoaren asanbladara deitu du gaurko, urriak 30. Asanblada 19:30ean izango da Topalekuan.

Azaldu dutenez, “zaintzak erantzukizun kolektiboa dira; zaintza-lanak ez dira emakumeen kontua: guztion kontua da”. Horregatik hain zuzen deitu dute asanblea irekira. Azaroaren grebari begira, talde mistoa sendotu eta programatuko dute asanbladan, eta jatorria eta aldarrikapenak azaldu.