Lehen saioan, promesa kategorian, Odriozola eta U. Egiguren (Azpeitia) ibiliko dira Bikandi (Iurreta) eta Bullónen (Amorebieta) aurka; eta lehen maila kategorian, Amiano II eta Albeniz (Tolosa), Apezetxea (Goizueta) eta Peñalverren (Barañain) kontra. Jaime Uriarte elkartearen presidenteak adierazi duenez, Lezamako Eskualde Txapelketa Euskal Herriko hitzordurik garrantzitsuenetako bat da, eta bertan Gipuzkoako, Errioxako, Nafarroako eta Bizkaiko pilotariak batu ohi dira. Gainera, lorbidea da pilotarientzat, profesional maila pasatu daitezen. Horregatik hain zuzen da hitzordu erakargarria pilotarientzat. Bestalde, txapelketan Lezamako klubeko bost pilotarik parte hartuko dutela azpimarratu du Uriartek, eta hori albiste pozgarria dela. Pilotariak hauek dira: Busket eta Uriarte, promesa kategorian, eta Aurtenetxe, Hormaetxe eta Rekalde, lehen mailan.