Juncal Alzugaray fisioterapeutak bi orduko tailer teorikoa eta praktikoa emango du azaroaren 15ean, 18:30etik 20:30era, Lezamako Uribarri Topalekuan. Lehenengo eta behin, zoru pelbikoa zer den eta nola funtzionatzen duen azalduko du, eta ondoren, erramintak emango dizkie parte hartzaileei, etxean zoru pelbikoa landu ahal izateko. Izena ematea 688 654 649 telefono-zenbakira mezua bidalita egin behar da, edo berdintasuna@txorierri.eus helbidera idatzita. Lezamako Udalak, Moreak talde feministak eta Berdintasun Kontseiluak antolatutako ekintza da.