Barikuan, azaroak 10, Lezamako Eskualde Txapelketaren bigarren jardunaldia izan zen. Promesen kategorian, Bilbaok eta Busketek (Lezama) 22 eta 18 irabazi zieten Ituarteri eta Goibururi. Nahiko partida berdintsua izan zen bikote biek bederatzi tantu lortu zituen arte; gero Ituarte eta Goiburu nagusitu ziren, baina Bilbaok eta Busketek lortu zuten partida gainditu eta irabaztea. Bestalde, lehen mailan, Fernandeze eta Aizpuruk hasiera-hasieratik nagusitu ziren eta 22 eta 8 irabazi zieten Bilbaori (Lezamako kluba) eta Rekalderi.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).