Zapatuan, azaroak 25, kontzertu solidarioa egingo dute Ekidazu abesbatzak eta Behotsik Orkestrak. Kontzertua 19:00etan izango da Andramari elizan eta batzen den dirua Cornelia de Lange elkarteari emango diote. Cornelia de Lange gaixotasun genetikoa da eta hura dutenek garapenaren nahasmendua dute, gorputzeko ataletan eragina duena. Sintomak askotarikoak dira eta haien artean daude aurpegiko ezaugarri bereizgarriak, hazkunde-atzerapena, adimen-desgaitasuna eta malformazioak gorputz-adarretan. Kontzertua Fair Saturday ekimenaren baitan egingo da.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).